XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pasarte horretan ikusten da, esaterako, Villasantek erizpide onez zuzendutako aparratce delakoa apartatze erara, grafikoki r eta t grafemak maiz nahasten direlako lehen edizioan.

Axularrek dakarren ekidin delakoa ez dugu agerraldi bakarrekoa edo happax legomena horietakoa.

Lino Akesolok hamazazpigarren mendeko beste idazle biren lanetan ere aurkitzen du.

Idazleak Joannes Haranburu (1635) eta Kristobal Harizmendi (1607) dira.

Lehenaren pasartea ez dugu geuk idazlearen jatorrizko liburutik aldatuko hona, Akesolok dakarren moduan baizik: konsentimendua iru motatakoa izan daiteke: formala, virtuala eta interpretativa. Noiz da azkenengo au? Interpretativa zure nahira bekatua oroitean plazer hartzea eta plazer hura ez gibelatzea; gibela ekidin eta ez egin nahi, konsentitu duzu

Letra etzanean dagoena da Haranbururena, Akesolok dakarrenez. Harizmendiren pasartea Hirur Officio liburukoa Vinsonek egindako edizioan 192 orrialdean honelaxe dakar: Examina çaite azquen cofesioan ahanciez, edo ez asco examinatu: ez asko vrriqui. Dudatu fedeco pontuz, edo huxic eguin. Ez corregitu, bai trufatu nihoren abisuez.